Lineako eguneratzea
LibreOffice aplikazioaren lineako eguneratzeen jakinarazpen automatikoen eta deskargen zenbait aukera zehazten ditu.
'Lineako eguneraketa' modu lehenetsian instalatzen den modulu bat da. Ez instalatzeko, hautatu 'Pertsonalizatua' LibreOffice instalatzeko urratsetan. Begiratu zure banaketaren paketeak 'Lineako eguneraketa' ez instalatzeko aukerarik dagoen jakiteko.
Lineako eguneraketen aukerak
Bilatu eguneratzeak automatikoki
Markatu eguneratzeak dauden aldian behin egiaztatzeko, ondoren hautatu LibreOffice aplikazioak zenbatero gauzatuko duen egiaztatze hori. Egunean, astean edo hilabetean behin egingo du egiaztapena LibreOffice(e)k, Interneteko konexioren bat antzematen badu. Internetera proxy zerbitzari baten bitartez konektatuta bazaude, ezarri proxy-a atalean.
Eguneraketa bat eskuragarri dagoenean, menu-barrako ikono batek azalpen-testu bat bistaratzen du. Egin klik ikonoan jarraitzeko.
Egiaztapena desgaitzen baduzu, ikonoa kendu egingo da menu-barratik.
Egunero
Egunean behin begiratuko du.
Astero
Astean behin begiratuko du. Hau da ezarpen lehenetsia.
Hilean behin
Hilean behin begiratuko du.
Begiratu orain
Oraintxe begiratuko du.
Deskargaren helburua
Deskargatutako fitxategientzat hautatutako karpeta bistaratzen du.
Deskargatu eguneratzeak automatikoki
Gaitu eguneratzeen deskarga automatikoak, zehaztutako karpetara.
Aldatu
Egin klik deskargatutako fitxategien helburu-karpeta hautatzeko.
Erabiltzaile-agentea
Gaitu zure LibreOffice bertsioaren, sistema eragilearen eta oinarrizko hardwarearen informazioa bidaltzeko aukera. Informazio hori deskarga optimizatzeko erabiliko da.