Itsatsi berezia
Arbelaren edukia, zehatz daitekeen formatu batean, uneko fitxategian txertatzen du.
Iturburua
Arbeleko edukien iturburua bistaratzen du.
Hautapena
Hautatu formatu bat itsatsi nahi dituzun arbeleko edukietarako. Formatu erabilgarria kopiatutako edo moztutako iturburu-formatuaren araberakoa izango da.
HTML datuak testu-dokumentu batean itsasten direnean, "HTML formatua" edo "iruzkinik gabeko HTML formatua" aukeratu dait5eke. Bigarren aukera da lehenetsia; HTML datu guztiak itsasten ditu, baina ez iruzkinak.
Itsatsi berezia
Elkarrizketa-koadro hau Calc aplikazioan agertzen da arbelak kalkulu-orrien gelaxkak baditu.
Hautapena
Hautatu formatu bat arbeletik itsatsi nahi dituzun edukietarako.
Itsatsi dena
Gelaxka-eduki, iruzkin, formatu eta objektu guztiak itsasten ditu uneko dokumentuan.
Testua
Testua duten gelaxkak txertatzen ditu.
Zenbakiak
Zenbakiak dituzten gelaxkak txertatzen ditu.
Data eta ordua
Data eta ordua duten gelaxkak txertatzen ditu.
Formulak
Formulak dituzten gelaxkak txertatzen ditu.
Iruzkinak
Gelaxkei erantsitako iruzkinak txertatzen ditu. Iruzkinak lehendik dagoen gelaxka-edukiari gehitu nahi bazaio, "Gehitu" eragiketa hautatu behar da.
Formatuak
Gelaxka-formatuen atributuak txertatzen ditu.
Objektuak
Hautatutako gelaxka-barrutian dauden objektuak txertatzen ditu. OLE objektuak, diagrama-objektuak edo marrazki-objektuak izan daitezke.
Eragiketak
Hautatu zein eragiketa aplikatuko den gelaxkak orrian itsasten direnean.
Bat ere ez
Ez du eragiketarik aplikatzen arbeleko gelaxka-barrutia txertatzen denean. Arbeleko edukiak lehendik dagoen gelaxka-edukia ordeztuko du.
Gehitu
Arbeleko gelaxken balioak helburuko gelaxketako balioei gehitzen zaizkie. Arbelak iruzkinak soilik baditu, iruzkinak gehitzen zaizkie helburuko gelaxkei.
Kendu
Arbeleko gelaxken balioak helburuko gelaxken balioei kentzen zaizkie.
Biderkatu
Arbeleko gelaxken balioak helburuko gelaxken balioekin biderkatzen dira.
Zatitu
Helburuko gelaxken balioak arbeleko gelaxken balioekin zatitzen dira.
Aukerak
Arbeleko edukiak itsastean dauden aukerak ezartzen ditu.
Saltatu gelaxka hutsak
Arbeleko gelaxka hutsek ez dituzte ordeztuko helburuko gelaxkak. Aukera hori erabiltzen bada "Biderkatu" edo "Zatitu" eragiketarekin, eragiketa ez zaio aplikatuko arbeleko gelaxka huts bati dagokion helburuko gelaxkari.
Eragiketa matematiko bat hautatzen baduzu eta Saltatu gelaxka hutsak koadroa garbitu, arbeleko gelaxka hutsak zerotzat tratatuko dira. Adibidez, Biderkatu eragiketa aplikatzen bada, helburuko gelaxkak zeroekin betetzen dira.
Trukatu
Arbeleko barrutiaren errenkadak irteera barrutiaren zutabe bihurtzeko itsasten dira. Arbeleko barrutiaren zutabeak errenkada bihurtuko dira.
Esteka
Gelaxka-barrutia esteka modura txertatzen du, iturburuko fitxategiko gelaxketan egindako aldaketak helburuko fitxategiko gelaxkak eguneratu ditzaten. Iturburuko fitxategiko gelaxka hutsei egindako aldaketak helburuko fitxategian eguneratu daitezen, ziurtatu "Txertatu dena" aukera hautatuta dagoela.
Kalkulu-orri bereko orriak ere estekatu daitezke. Beste fitxategi batzuekin estekatzen denean, DDE esteka bat sortzen da automatikoki. DDE esteka bat matrize-formula gisa txertatzen da eta osotasunean soilik aldatu daiteke.
Desplazatu gelaxkak
Ezarri helburuko gelaxken desplazamendu-aukerak arbeleko edukia txertatzen denerako.
Ez desplazatu
Txertatutako gelaxkek helburuko gelaxkak ordezkatzen dituzte.
Behera
Helburuko gelaxkak beherantz desplazatuko dira arbeleko gelaxkak txertatzen direnean.
Eskuinera
Helburuko gelaxkak eskuinerantz desplazatuko dira arbeleko gelaxkak txertatzean.