Kontrolen eta elkarrizketa-koadroen propietateak
Zehaztutako elkarrizketa-koadroaren edo kontrolaren propietateak zehazten ditu. Komando hau erabiltzeko diseinu moduan egon behar duzu.
Propietateak elkarrizketa-koadroan datuak sartzea
Ondorengo tekla-konbinazioak Propietateak elkarrizketa-koadroaren lerro anitzeko eremuetan edo konbinazio-koadroetan datuak sartzeko erabiltzen dira:
Teklak |
Efektuak |
Alt+Behera gezia |
Konbinazio-koadroa irekitzen du |
Alt+Gora gezia |
Konbinazio-koadroa ixten du |
Shift+Enter |
Lerro-jauzia txertatzen du lerro anitzeko eremuetan. |
(Gora gezia) |
Aurreko lerrora joaten da. |
(Behera gezia) |
Hurrengo lerrora joaten da. |
Sartu |
Eremu batean egindako aldaketak aplikatzen ditu eta kurtsorea hurrengo eremuan kokatzen du. |