Orokorra
Uneko fitxategiari buruzko oinarrizko informazioa dago.
Fitxategia
Fitxategi-izena bistaratzen du.
Mota:
Uneko dokumentuaren fitxategi-izena bistaratzen du.
Kokalekua:
Fitxategia gordeta dagoen direktorioaren bide-izena eta izena bistaratzen ditu.
Tamaina:
Uneko dokumentuaren tamaina adierazten du bytetan.
Sortze-data:
Fitxategia lehenengo aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu.
Aldatze-data:
Fitxategia azken aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu LibreOffice fitxategi-formatuan.
Txantiloia:
Fitxategia sortzeko erabili zen txantiloia bistaratzen du.
Digitalki sinatzea:
Azken aldiz sinatu zen uneko data eta ordua bistaratzen ditu, baita dokumentua sinatu zuen egilearen izena ere.
Sinadura digitala
Opens the Digital Signatures dialog where you can manage digital signatures for the current document.
Azken inprimaketa:
Fitxategia azken aldiz inprimatu zen uneko data, ordua eta erabiltzaile-izena bistaratzen ditu.
Edizioaren denbora osoa:
Fitxategia sortu zenetik, hura editatzeko irekita igarotako denbora bistaratzen du. Edizio-denbora fitxategia gordetzen denean eguneratzen da.
Berrikuspen-zenbakia:
Fitxategia zenbat aldiz gorde den bistaratzen du.
Aplikatu erabiltzaile-datuak
Erabiltzailearen izen osoa fitxategiarekin gordetzen du. Izena edita dezakezu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak aukeratuz.
Berrezarri propietateak
Edizio-denbora zeron, sortze-data uneko datan eta orduan eta bertsio-zenbakia 1en berrezartzen ditu. Aldaketa eta inprimatze-datak ere ezabatu egiten dira.